Martxoak 10, 19:00etan, Gaztetxean, “Persepolis” animazioa, muxu truk!

Gazte eta aske

Marjane Satrapi 1969an jaio zen Iranen, Shah-ren diktadurapean eta berak 10 urte dituenean iraultza sortzen da Iranen, 50 urte iraun duen jazarpenaren aurka. Ondoren Iran-Irak arteko gerra. Marjane bera, 1781 eta 1925 bitartean Persia erreinatu zuen Kayane dinastiaren oinordekoa da.

1925ean berriz,  Reza Pahlevi militar eta gerrako ministro ohiak bere burua enperadore izendatu zuen aurrekoak boteretik botaz, Iranen modernizazioa aitzakia hartuta. Harrez geroztik, berak eta bere semeak, Mohammad Reza Pahlevik, Iran diktadurapean izan zuten ia 50 urtean, 1979. urteko iraultzara arte.

Marjaneren familia mendebaldeko kulturako joerak ditu eta  berak txiki-txikitatik jaso izan ditu komunismoaren eta pentsamendu ezkertiarraren ideiak etxean. 14 urte dituenean gurasoek Vienara bidaltzen dute neskatila, Iran-Irak gerragatik eta egoera sozio-politiko bortitz zein gorabeheratsuagatik. Urte batzuk barru Marjane berriro itzultzen da bere sorterrira, berriro atzera Europara itzultzeko.

Umezaro eta gaztaroko oroitzapenekin Persépolis deituriko nobela grafikoa idatzi zuen eta honen arrakastaren ondorioz sortu zen zuri-beltzeko animazio hau. Persépolis hitzak berak, aintzinako inperio persiarra zen hiriburuari egiten dio erreferentzia. Bertan, Marjanek, bere esperientzia pertsonaletik habiatuta, bizi izandako zapalkuntzak, beloaren inposaketa, ideien zentsura, gerra eta sufrimendu pertsonala kontatzen dizkigu, modu oso argi eta politean. Eta nola ez, beste bide batzuetatik jasotzen ditugun informazioak kontrastatzeko eta bertakoen ikuspuntua zein den jakiteko aukera ederra eskaintzen digu.

Hemen ikus dezakezue trailerra:

Gurekin batera ikustera gonbidatzen zaitugu, beraz etorri eta gozatu!