Basherri taldea eratzeko deialdia

EH ezkerretik eraikiz

Martxoaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Basherri kontsumo-taldeen aurkezpena egingo dute Beasaingo udal-aretoan. Bertan, Basherrien mugimenduaren berri izango dugu: Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako mugimendua.

Ekoizle eta herritarren arteko harremana sustatzen duten taldeak aski ezagunak dira elikadura ekologikoaren eta bertako produktuen aldeko apustua egiten ari diren pertsonentzat, gaur egun, Gipuzkoan, asko eta asko baitira kontsumo taldeetan parte hartzen duten kaletar eta baserritarrak. Goierrin, oraindik talderik ez badago ere, herritar ugari omen dago kontsumo-taldea osatzeko interesarekin, baserritar bila dabiltza ordea. Ostegunean, Beasainen bertan kontsumo-taldea osatzeko aukera aztertuko da.

Hainbat kontsumo-talde beren kabuz osatu badira ere, Gipuzkoako Ehne sindikatua eta nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur elkartea buru belarri ari dira Gipuzkoan nekazaritzaren biziraupen duina eta herritarron elikadura egokia uztartuko lituzkeen sistema hau bultzatzen. Gainera, Beasaingo ikastolak "ekolapiko" ekimenarekin ireki zuen bideari helduz, Goierrira hurbildu eta kontsumo-taldeen nondik norakoen inguruan hitz egiteko aukera paregabea izango dute hau.

Ea aurki Ordizian ere horrelako kontsumo-taldea osatzeko aukerarik dugun!

Harremanetarako: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu