Gipuzkoako Herri Programaren aurkezpena ostiralean, martxoaren 11n, Kursaalen

Egoera politikoa

Gipuzkoako ezker abertzaleak Herri Programa 2011ren aurkezpen ekitaldia egingo du datorren ostiralean 19:00etan, Donostiako Kursaalen, lelo argi batekin: zure ahotsa, gure hitza!

 

 

Prozesu demokratikoak eta aro politiko berriak eskatzen dute ezker abertzalea legala izatea eta normaltasunez aritzea lan politikoa egiten. Ordiziak ere beharrezkoa du. Eta jakina, ezker abertzaleak ere bere egitasmo politikoa aurrera ateratzeko legal izan behar du. Edozein kasutan, azpimarratu behar da bere bidea ongi markatua duela. Bide horretan erronketako bat izango da hauteskundeetan izatea. Legal izan ala ez, horretan ari da ezker abertzalea.

Ildo horretan, Ordizian ezker abertzaleak definituta ditu hurrengo asteotan emango dituen urratsak.

Gipuzkoa mailan ezin aurkezpenik egin herrietako ordezkariek lan egiten ez badute, eta horregatik, Ordizian dagoeneko egin dira herri-batzarrak eta ekimena aurrera eramateko asmoa agertzeko prentsaurrekoa eman zuen ezker abertzaleak: