Zapatuan, martxoaren 12an, bertsotxotx Ordiziako Plaza Nagusian

Gazte eta aske

Larunbat honetan izugarrizko festa prestatu dugu Ordiziako Plaza Nagusian. Arratsaldeko seietan hasita, Goierriko sagardotegietako sagardo dastaketa izango dugu, trikitilariek alaiturik eta bertso saio bereziarekin.

 

 

Bertsolariak Ainhoa Mujika, Iñaki Apalategi, Iban Urdangarin eta Aitor Sarriegi izango dira eta gaztetxeko kideok prestaturiko ez ohiko gai zerrendari egin beharko diote aurre. Algarak eta giro ona nagusi izango direla ziur, etorri nahi?