Herri-programa osatu asmoz, etxez etxe inkesta banatu du ezker abertzaleak

EH ezkerretik eraikiz

Ordiziako ezker abertzaleak, Euskal Herriko herri guztietan bezalaxe, inkesta bat banatu du etxez etxe, herritarren iritzia jaso eta herri-programa osatzeari begirako erabakiak hartu ahal izateko.  Horrez gain, Internet bidez ere bete liteke inkesta. Horretarako, egin klik hemen. Internetez egin nahi ez eta paperezko inkesta erabili nahi duten herritarrek, postontzian jaso duten papertxoa bete eta horretarako herrian jarri diren buzoietan utzi behar dituzte. Buzoiak honako leku hauetan jarriko dira: Herrikoa, Gaztetxea, Orlegi, Kirkil, Goierriko baratza, Kiko, Barrena kultur-etxea eta Majori kiroldegia. Inkesta martxoaren 16tik 26ra bitarte jasoko da.