Ordizian ere ari gara gazteok saretzen

Gazte eta aske

Txirrindularitzako proba gogorrenetan bezala, Marasmaren lehen etaparen helmuga jadanik ikusten da errepidearen parean. Lehen etapa bai, galderak egin eta hauen inguruko ondorioak ateratzearen lan neketsua.

Ordiziako Gazteengana jo dugu 29 galderez osatutako inkestatxoa hartuta eta hauei galdetzeko, interesgarriak iruditzen zaizkigun galderak eraman dizkiegu. Gai hauek aukeratu genituen: Kirola, Etxebizitza, Gazteria, Herria eta Natura. Gazteren batekin sorpresa eraman badugu ere, gehienek gustura erantzun diete gure lantaldeak egindako galderei. Hasieran 15 urtetik 30 urte bitarteko 200 gazteri galdetzea zen gure erronka, baina erronkak erronka, batzuetan iritsi eta beste batzuetan ez da iristen, oraingoan ez gara iritsi baina 15 urtetik 29ra bitarteko ehundik gora gazterengana iritsi gara.

Lehen aipatu bezala sorpresatxoren bat eraman dugu baina egia esan lan aldea osatzen dugun Gazteak adin-muga horretan gabiltza eta badakigu gure ingurukoek zer pentsatzen duten (askotan galdetu ere egin gabe). Baina taxuzko diagnosi bat izateko datu errealak behar direnez hor ibili gara, eskola/ikastolako atsedenetan, tabernan, kafeko garaian edota liburutegian plastada ematen.

Aurrerapen gisara, galderak erantzun dituztenen artean gehienek galderei beste galdera batekin erantzun zioten galdera honi:

Udaletxean Gazteentzako egiten dituen gauzetan parte hartzen al duzu? Udalak Gazteentzako gauzarik egiten al duen galdetzen dute ia gehienek.

Bestetik, gazte gehienak errutinan sartuta daudela diote.

Oianguko golf proiektuaren porrotarekin denak pozik.

Lasai! Hurrengo astetik aurrera datuak eta eskaera zehatzak kaleratzen joango gara!

GAZTEOK BADAUKAGULAKO ZER ESAN! ALA ZER USTE ZENUTEN BA??

SARETU ZAITEZ!

Elkarrizketa interesgarria.