Herri-programa egituratzeko iritziak jaso dira Gaztetxean

Gazte eta aske

Ordizian herri-programa osatzeari begira norbanakoekin ez ezik, taldeekin ere biltzen ari da ezker abertzalea. Sektore horietako bat gazteek osatzen dute eta horrexegatik, gazteen iritzia jasotzeko asmoz, Gaztetxean batzarra antolatu zen. Bertan, hogeita hamabost bat gazte bildu ziren eta ordu bete luzez aritu ziren herri-diagnosiaren eta bertan aipatzen diren hainbat gairen inguruan.

Halaber, inkesta eta iritziak jasotzeko orriak banatu ziren, hurrengo egunetan hitz egindakoaren inguruan hausnartu eta idatziz aurkezteko aukera izateko.

Iritzi horiek guztiak jaso ondoren, Ordiziako ezker abertzaleak herriaren nahi, behar eta premiei erantzungo dien herri-programa osatzeko tresna baliotsua izango du. Gazteek ere, noski, datorren larunbatean, martxoaren 19an, goizeko 10:30ean, Barrena Kultur Etxean ospatuko den herri-batzarrean hartuko dute parte.