Bertsoa eta sagardoa, bikote paregabea Ordiziako plazan

Ordizian bertan

Ordiziako Ahotsak pasa den larunbatean gaztetxeak antolatutako Bertsotxotxa gertutik jarraitzeko aukera izan zuen. Han izan ginen Iban Urdangarin, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Mujikak, hainbat sagardotegitako zukuarekin batera, sortutako giroaz gozatzen. Gaiak, noski, ez ziren ohikoak izan eta bertaratutakoak irribarrea aurpegitik ezin kenduta ibili ziren.