Erraustegiaren kontra eta moratoriaren alde, egin dantza martxoaren 20an

EH ezkerretik eraikiz

Gipuzkoan Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan Flash Mob erraldoi eta solidarioa antolatu du. Arrazoi nagusia, bertan Gipuzkoako zaborrak erreko dituen errauskailua egin nahi dutela da, baina horrez gain, proposamen bat ere egin dute, eta ez nolanahikoa: 6 urteko moratoria eskatzen dute, epe horretan zaborrak kudeatzeko atez-ateko bilketa sistema probatu ahal izateko.

Proposamen berriz beteta datoz antolatzaileak, izan ere, aldarrikapen moduan dantza egitera gonbidatu gaituzte arnasa hartu nahi dugun guztioi, modu honetan, hainbat topikorekin puskatzea ere bai baitute helburu. Hala ere, ez dira martxoak 20ko protesta-dantzaldia egiteko arrazoi bakarrak, hauez gain, duela bi urte Usurbilen atez-ateko bilketa selektiboarekin hasi zirela ere adierazi nahi da.

Dantza-protesta honetan parte hartzeko ez omen da dantzaria izan behar, mugitzeko eta egun alaitsu bat pasatzeko gogoa bakarrik behar omen dira. Zeure begiekin ikusi nahi baduzu, hemen duzu egingo den dantzaren tutoriala, Lady Gagaren abesti ezagun bat hartu eta hitzak moldatua:

Hainbat gunetan antolatu dute Zubieta eta beraz, sortuko den giroa izugarria izango da, hona hemen egitaraua:

10.00etan Zubietan topaketa

A Gunea (frontoia)
Otartekoak, barrikotea eta freskagarriak egongo dira nahi dituenarentzat
10.30-13.00: entseguak dantza ez dakitenentzat

B Gunea (plaza)
11.00-11.30: Amerika Latina Unida taldea, dantza latinoak
11.30 – 12.00: Ibarrako Alurr taldea, euskal dantza garaikidea
12.00 – 12.30: Porrotx eta Marimotots, haurrekin dantza entseguak
12.30 – 13.00: Break & Freestyle, dantzarien arteko dueluak

C Gunea (erreboteko frontoia)
13.00-13.30: DJ
13.30etan : Flash Mob
13.45etan: Flash Mo berriz

Egunean bertan dantza ikasteko aukera izango dugu, baina lehenago ikasi nahi baduzu Beasainen gaur, asteazkena, eta ostiralean aukera badago, arratsaldeko 20.00etan Ostadar Dantza Taldearen lokalean, Oriamendi 10 helbidean.

Ikusten den bezala, ekintza polita, parte hartzailea eta proposamen berriz betea bota digute Zero Zaborreko kideak, baietz esateko moduko gonbitea “HARTU NAHI DUT ARNAS” ozenki abestuz!