Ordizia Rugby Elkartea aitzakia, herri osoa elkartzea helburua

Ordizian bertan

Otsailak 20, igandea. Goizeko 7ak dira. Ordiziako kirol-gune inguruan herria sumatzen da. 300dik gora lagun autobusera igotzen; alai eta argi. Helmuga: Valladolid. Ezein egitasmori babesa emateko manifestaldia izan liteke, baina gehiago da.

Azken hilotan piztu den sua astintzen duen garra da. Autoetan doazenak aintzat hartuta, 500 lagun inguru Valladolid konkistatzera. Baina zegatik? Erruduna Ordizia Rugby Elkartea da. Lehen taldea egiten ari den denboraldi bikainak herria engantxatu du. Balizko garaipenak liga irabazteko aukera dakar berekin. Baina taldeak lortu du garaipena dagoeneko; adin, sexu eta sentsibilitate desberdineko ehunaka herritar, elkarrekin, obalatuaren atzetik melean bultzaka.

Partidaren nondik norakoak, ahaztekoak. Kirol garaipenaren bila joandakoak, pena altzoan; baina porrotik ez. Itzulera malkotsua batzuentzat; itxaropenez betea gehienentzat. Inoiz baino gertuago dago. Errugbiak irakasten dizkigun baloreak, oinarrik, batasun haizeak, partida huts bat baino gehiago dira; ikusiko dugu.

 

Martxoak 6, igandea. Eguerdiko 12:00ak. Altamirako zelaia jendez lepo; 3.000 lagun inguru taldearekin ‘porrota’ ospatzeko. Partida da gutxienekoa; irabazi dugu!

 

 

Hor izango gara beti! Zorionak eta eskerrik asko!

 

A ze polita, a ze gozada
a ze jende uholdea.
Bi koloreri agur e(g)iteko
nola bildu den jendea.
Valladoliden autobusak ta
gaur bete degu kalea;
talde batetik beste batera
beti dagonez aldea,
zein polita den jokatuz gero
partidak irabaztea,
ta zein ederra, galdutakoan
estadioa betetzea.
Hori da hain zuzen urte hauetan
lortu dezun ondarea:
mila zorion ta eskerrik asko
Ordizia Rugby Elkartea!

Igor Eguren

Ordizian, 2011ko martxoaren 6an

 

Argazki-aukeraketa

Gaiarekin lotutako albistea. Argazki gehiago.

Argazkiren bat kalitate hobean bidaltzea nahi baduzu, idatzi hona: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .