Beste isurketa bat Mariaratz errekan

Herritarren salaketa

Gaur arratsaldean (martxoak 23) beste isurketa bat izan da Abiadura Handiko Trenaren lanak egiten ari diren ingurunean. Beste behin ere, Mariaratz erreka guztiz zikinduta ikusi dugu jaisten Oria ibaira. Jada ohitzen ari gara, bai Beasainen, bai Legorretan, Itsasondon, Alegian... horrelakoak ikusten eta ibaien kutsadura gainditutako arazotzat jotzen bada ere, eguneroko bizitzan present dugun arazoa da hau.

Azpiegiturak edo etxebizitzak eraikitzen dituzten enpresek ingurumena babesteko ahal duten guztia egiten dutela diote, baita Erakundeek ere. Baina guztiok dakigu, laneko arriskuen aurrean hartu beharreko neurriak bezalaxe, ingurumena babestekoak bigarren mailan geratzen direla jokoan diru-poltsak daudenean. Abiada bizian itsaslabarrera zuzenean doan gizarte-eredu honetan nork sinets dezake enpresek edota beren mende dauden erakundeek langileok izan ditzakegun arriskuei aurre egiten ez badiete, ingurumena babesten saiatuko direnik?

Argazki gehiago