Torturaren kontrako manifestazioa igandean, martxoaren 27an, Iruñean

Egoera politikoa

Torturak jasan dituzten herritar batzuek manifestazioa deitu dute igandean 12:00etan. Azken urteetan torturatuak izan diren 10.000 pertsonetako batzuk besterik ez direla eta horri mobilizazioarekin erantzuten zaiola azpimarratu dute.

"Salaketa, konpromisoa eta mobilizazioa dira Estatu torturatzaileari aurre egiteko ditugun tresnak", haien esanetan. Azkenaldian tortura salatzeko izan diren ekimenak txalotu dituzte, eta haiek ere ekarpena egin nahi izan dute manifestazioa deituta.

Independentismoaren kontra Estatuak "tortura, atxiloketak, indarkeria, mehatxuak eta inposaketak" erabiltzen dituela salatu dute eta Nafarroan izan zen azken polizia operazioan atxilotu eta torturatu zituzten lau nafarren testigantzak jarri dituzte herritarren esku. Torturatuen testigantzak:

Iker Moreno

Xabier Beortegi

Patxi Arratibel

Iñigo Gonzalez

Manifestazioa Iruñeko autobus geltokian hasiko da igande eguerdian. Ostiralerako eta larunbaterako agente politikoek, sindikalek eta sozialek antolatu duten Torturaren Aurkako Foroarekin ere bat egin dute.