Puerto I espetxean dauden euskal preso politikoek miaketa gogorrak pairatu dituzte

Askatasun ahotsa

Martxoaren 15ean Puerto I espetxeko euskal preso politikoek miaketa gogorrak pairatu zituztela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Rufino Arriaga ordiziarra bertan dute espetxeratua. Espetxezainek biluzteko agindu zieten, baita flexioak eginarazi ere.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Martxoaren 15ean espetxe honetan dauden euskal preso politikoen ziegetara sartu ziren espetxezainak, guztiz biluzteko aginduz. Besteak beste zakila eta barrabilak altxatzera behartu nahi izan zituzten presoak, baita biluzik flexioak egitera behartu ere. Ez dugu kasu bakoitza nola igaro denaren informaziorik, baina adibidez Arkaitz Saezen kasuan hau ukatu egin zen flexioak egitera eta espetxezainek mehatxu egin zioten onean edo txarrean egin egin beharko zituela flexioak. Hau ukatu egin zen berriz eta bere ohezn eseri zen.

Une horretan lau espetxezainen artean bortxaz isolamenduko ziega batera eraman zuten, bertan ohe gainean biluzik eseri arazi ondoren lau espetxezainen artean zangoak bortxaz ireki arazi zizkiotelarik.

Espetxeetan euskal preso politikoen aurkako eguneroko jazarpenak eta eskubide urraketak indarrean jarraitzen duela erakusten digu gertaera berri honek.

Informazio gehiago