Jon Juaristi euskalakari… badator Akirrok!

EH ezkerretik eraikiz

Pasa den urtarrilean, herritarrok demokratikoki aukeraturiko lehendakari den PatxiLo-k bihotzean daraman euskara maitea defendatzeko Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berri gisa Jon Juaristi delakoa izendatu zuen… hona hemen euskararen inguruan botatzen dituen perlak, nola ez, beti ere, euskara defendatze aldera.

“La lengua vasca nunca ha sido perseguida, sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica”. Antza denez, Jontxuk ez daki Inkisizio garaitik (eta lehenagotik ere) izan garela euskaldunok zapalduak gure hizkuntza eta ohiturengatik, izan ere, garai hartan Inkisidoreak sorginkeriaren irizpide gisa (la lengua de las brujas deiturikoa) hartzen baitzuten euskaraz hitz egitea, eta harrezkero beste milaka adibide eman ditzakegu euskararen jazarpena azaltzeko, Prantxisko Franco, besteak beste. Eta gainera, Euskal Herrian hainbat ekimen egon dira euskararen normalizazioa bultzatzeko, besteak beste, Ez Dok Amairu, AEK, Ikastolen sorrera, Korrika

“El Euskera no ha servido como vehículo cultural”. Zer izango litzateke euskal kultura, euskararik gabe?

“El euskera no sirve ni para dar la hora en Alcobendas”. Ezta nahi ere!

"El euskera, para mí, es un idioma del pasado". Bai noski, Europako hizkuntza zaharrenetarikoa delako!

"Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskara". Gure ustez, arazo horren oinarria orokorragoa da, eta dena den, beste galderatxo bat, nor hasi zen hiltzen eta nor bere burua defendatzen?

"Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera" (bere poema batean idatzitakoa). Orduan gustatuko litzaiguke jakitea, zergatik onartu duen talde horretako kide izatea, agian, euskararekin erabat amaitzeko? Toma ésa!

Argi ikusten da, Jontxuk esfortzu bat egin beharko lukeela bere burua informatzeko eta barregarri ez geratzeko. Bestalde, jarrera hauekin euskararen normalizazio-prozesuak aurrera egin beharrean atzera egingo duelako, AKIRROK! (Korrika, alderantziz irakurrita) proposatu dugu protesta gisa. Hau da, Korrika Beasaindik Ordiziara atzeraka egingo dugu. Apirilaren 9an etorri Beasaingo Zubimuzu plazara arratsaldeko 5etan!