Zaindu maite duzun hori...

Ordizian bertan

Zaindu maite duzun hori dio Ruper Ordorikaren kanta batek. Eta egia da maite dena zaindu beharko genukeela. Baina egia da era berean, maite dena ezagutu ere egin behar dela. Maite duguna gehiago zain dezagun, eta zaintzekoa hobeto ezagut dezagun, antolatu du Oiangu Pubklikoa eta Bizirik plataformak Euskal Natura erakusketa hau.

Iaz bezala, aurten ere Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak Euskal Naturako argazki erakusketa jarriko du D'Elikatuzen, Landarlan ingurumen elkartearekin elkarlanean. Erakusketa ostiralean, apirilaren 1a, irekiko da.

Erakusketa naturako 10 argazkilariren formatu handiko 21 argazkiz osatua egongo da. Félix Aguado, Antton Alberdi, Pedro Ayerbe, Nano Cordovilla, Alex Iturrate, Iñaki Mezquita, Jose Mari Llavori, Luis Llavori, Mikel Tapia eta Felix Urrutia dira erakusketa osatzen duten argazkien egileak.

Argazkiez gain, bost gairen inguruko informazio-panelak ere baditu erakusketak: Pagadiak eta onddoak, Mutualismoa, Talde-bizitza, Ustiaketa eta Ikus-komunikazioa. Panel horietan naturako elkarrekintzen inguruko hainbat gairen xehetasunak azaltzen dira, eta informazio hori erakusketako argazkiekin lotzen da.
Erakusketaren irekiera eta aurkezpena ostiralean, apirilak 1a, arratsaldeko 19:30ean izango da, D´Elikatuzen.

Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak erakusketa prestatzeko laguntza beharko duenez, dei egiten du horretan lagun dezakeena arratsaldeko 17:00etan joan dadin erakusketa lekura (joan behar duenak aurrez abisa dezala 943-889865 telefonora deituta).