Torturaren kontrako manifestazio jendetsua, Iruñean

Askatasun ahotsa

Atzo, martxoak 27, milaka pertsona bildu ziren Iruñean torturaren kontrako manifestazioan. Torturak jasan dituzten herritar nafar batzuek deituta, Estatuaren errepresio bortitza salatzeko eta torturatuei elkartasuna adierazteko baliatu zuten atzoko manifestazioa. Espainiako Poliziaren mehatxuek ez zuten bertaratutako herritarren ekimena zapuztea lortu.

"Salaketa, konpromisoa eta mobilizazioa dira Estatu torturatzaileari aurre egiteko ditugun tresnak", manifestazioa deitu zutenen esanetan.  Independentismoaren kontra Estatuak "tortura, atxiloketak, indarkeria, mehatxuak eta inposaketak" erabiltzen dituela salatu zuten eta Nafarroan izan zen azken polizia operazioan atxilotu eta torturatu zituzten lau nafarren testigantzak jarri zituzten herritarren esku.

Torturatuen testigantzak:

Iker Moreno

Xabier Beortegi

Patxi Arratibel

Iñigo Gonzalez