Euskarak eta Kulturak ez al dute boturik ematen?

Egoera politikoa

Udalak ez du nahiko egiten Ordizian euskararen eta kulturaren alde. Bi modutara esan liteke hori. Bata hitzez, herrian bi arlo horietan bizi dugun egoera azalduz. Bestea zenbakiz, aurrekontuetan arlo horietarako zer jasotzen den ikusiz. Baina bi eratara esanda ere, ondorioa berbera da: euskara eta kultura ez dira, inondik inora, lehentasunezko eremuak izan Ordiziako Udalarentzat.

Euskarari dagokionean, 1.999an osatu zen Euskara Aholku Batzordea Euskal Herritarroken zinegotzien ekimenez. Haren bultzadaz, herrian euskalgintzako eragileen eta Udalaren arteko elkarlana bultzatu zen. Era berean, euskararen Biziberritzeko Plana jarri zen abian, aurrekontuetan partida esanguratsuak finkatu ziren, eta Euskararen Ordenantza onartu zen.

Egindakoaz gain, euskalgintzak honako ekimen hauek bultzatzeko beharra ikusten zuen:

  • Biziberritze plana zabaltzen joatea. Praktikan, ordea, urte luze hauetan aurkakoa gertatu da. Erreferentzialtasuna eta eraginkortasuna galdu ditu, besteak beste beharrezko babes politikorik eta ekimenik ez duelako izan.
  • Aurrekontuen %2a bideratzea euskararen normalkuntzarako. Baina 2010ean 230.000 euro zeuden aurrekontuetan. 20111n 175.000.
  • Euskara zehar lerro izatea udaleko arlo guztietan, Ordenantza betearaztea eta Udalaren jarduna euskalduntzen joatea. Bada, egun badira gaztelera hutsean funtzionatzen duten arloak, beren hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten langileak, euskara ez dakiten zinegotzi delegatuak, Udalak berak ez du betetzen Euskararen Ordenantza…
  • Euskalgintzaren bilgune izango litzatekeen Kafe Antzokiaren gisako zerbait izatea. Bada, euskara eta kulturan inbertsioetarako aurre ikusten den kopurua da: 0 euro.


Kulturari dagokionean berriz, gauza jakina da kultura biziko herrian bizi garela. Hala ere, beste ezeren aurretik, esan beharra dago Udalaren aldetik kultura ikuskizunari lehentasuna ematen zaiola kultura sormena neurri handi batean baztertuz. Har honen inguruko hainbat datu:

  • Kulturarentzako aurrekontuak: kultur ekitaldiak 110.000 euro; kontratu sozio-kulturalak 28.000 euro(hiri hezitzailea, Ordiziza ezagutzen unitate didaktikoa, bertso paperak); Musika Eskola 59.000 euro; laguntzak 28.500. Guztira (gastu arruntekin eta soldatekin) 457.000 euro. Inbertsioetan, 20.000 liburuak erosteko. Konparazio baterako, kirolean mantenimenduan 670.000 euro.
  • Lokal eta ekipamendu beharra. Barrena erabat saturatuta dago, Mlagrosan dauden kultur taldeak (Hitzaro, Bertso Eskola, dantza eta antzerki taldeak…) egoera erabat prekarioan daude, ez dugu kultur taldeentzat lokal funtzional modernorik… Baina Udalak ez du ikuspegi estrategikorik esateko behar horiek aseko direla urte anitzetarako plan bat eginez. Beste urte betez, lokaletan edo inbertitzeko, 0 euro. Bitartean, aurten kirolean berriro inbertsioetan beste 275.000 euro.
  • Kultura herri biziaren askotariko espresioa da, eta Ordizia ekimen handiko herria da. Horregatik, ikuskizun kulturaz haratago, funtsezkoa da herriko ekimen sortzaileak promozionatzea eta baliabideak eskaintzea. Udalak egitura solido eta dinamikoak jartzen baditu, ziur egon taldeak elkarlanera hurbilduko direla. Funtsezkoa da Kultura Batzorde zabal eta dinamikoa eratzea.
  • Kultur arloan honako hauek izan  behar dute helburu: euskal kultura berreskuratu eta indartzea, ateak irekiz kultur aniztasunari, eta kultura herrikoi eta sortzailea bultzatzea.