Ordizia euskalakariz lepo, Korrikan

Ordizian bertan

Ikusgarria izan da Korrika Ordiziatik pasatzen ikustea. Tropel mardula etorri da Aramatik, baina Ordizian jende oldeak bat egin du Korrikarekin eta euskararen aldeko festa handi bat bihurtu da herria. Argazki guztiak hemen dituzu ikusgai.

Korrikak Ordizian barrena ibilbidea egin ahala, tropela handitzen joan da, eta Beasainera bidean Kale Nagusitik igaro denean, polita izan da panorama: kale osoa baino gehiago hartzen zuen Korrikak, jendea oraindik Kale Nagusian sartzen, eta lehenak Urdaneta kalean behera!