Legorretan jende andana bildu da Esnaola anaiei elkartasuna adierazteko

Egoera politikoa

Igor eta Aitor Esnaola anaiak Legorretan atxilotu eta biharamunean, Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako herritarrek beren elkartasuna adierazi ahal izan dute manifestazio jendetsu baten bidez. Legorretako kaleak inkomunikazioaren eta errepresioaren aurkako oihuz bete dira. Bihar eta etzi ere, 19:30ean, manifestazioa burutuko da, inkomunikazio-aldia amaitu arte.