Askatasunean preso

Iritziak

Gaur egunero bezala unibertsitatetik  etxera heldu eta ordenagailua piztu dut. Egunkaria zabaltzean nire begiek ez dute harridura sentiarazi diezaioketen hitzik irakurri, akaso inmunizatuak daude jada eguneroko albiste tamalgarriekin; "Denuncian la existencia de listas ideológicas clandestinas e ilegales", "La Guardia civil registra dos caseríos en Legorreta y peina la zona de Otzaurte" etab etab etab amaitezin bat.

Bat-batean nire begietara beste hitz batek egin du jauzi:

LIBERTAD

…La fiscalía pide que se revoque la libertad de Antton Troitiño…

Libre, libre dago. Libre?

Hiztegira jo dut hitz honen esanahia topatu nahian:

LIBRE

  • Tiene facultad para obrar o no obrar: Es libre de pensar lo que quiera.
  • Que no está preso, ni encerrado.
  • Que no está sujeto ni sometido: Nación libre.
  • Exento, dispensado de cargas y obligaciones: Libre de impuestos.
  • Inocente, sin culpa: Lo declararon libre.

Kontxo! libre… nire neuronek gazteleraz hitz hauek irakurtzean konexio bat egin dute, akaso ez du aske hitzarekin parekotasunik?

Askatasuna, hitz ederra , hitz maitatua. Baina, zein da askatasunaren definizioa? nire grina baretze aldera zer hobeto berriz hiztegira jotzea baino:

ASKATASUNA

  • Eragozpenik eza, traba-gabezia.
  • Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera.
  • Besteren menpeko ez denaren egoera.
  • Zapalkuntzarik eza.
  • Legeak alor jakin batean gizabanakoari beraren nahiaren arabera jokatzeko aitortzen dion eskubidea. Adierazpen-, bilera-, iritzi-, erlijio-, irakaskuntza-, pentsamendu-askatasuna.

Alajaina, bien artean antzekotasun nabarmena. Eta biek antzekotasunak badituzte nola esan libre gelditu dela?Nola esan aske gelditu dela?

Zilegi da….

Bai euskaraz eta bai erdaraz hiztegian irakurritakoa eta errealitatea ez datozelako bat:

  • Porque no tiene facultad para obrar o para no obrar, porque no es libre de pensar lo que quiera. Bizitza osoan zehar trabak besterik izan ez dituelako eta izango dituelako.
  • Porque aunque en ese momento no este preso está constantemente controlado. Espetxeetan oraindik ehunka preso zain daudelako.
  • Porque está sujeto y sometido. Besteen menpe egon eta dagoelako.Izugarrizko torturak jasan behar izan dituelako.
  • Porque ha tenido que pagar una barbaridad por su “libertad”. Herri zapaldu batean jaiotzea tokatu zaiolako eta bere herriagatik bizitza emategatik espetxeratu zutelako.
  • Porque hay muchos inocentes en la cárcel. Legeak ez diolako gizabanakoari  inondik-inora bere nahira adierazpen-, bilera-, iritzi-,erlijio-,irakaskuntza-, pentsamendu-askatasunik aitortzen.

Askatasunaz dihardugunean hainbat eredu datorkigu burura; nazio baten askatasuna, kartzelan preso dagoen pertsona baten askatasuna…baina adibide soberan ezagun hauetatik at, benetan aske al gara gure osotasunean?

Pertsona bakoitzarentzat esanahi ezberdina du libre izateak. Batzuk egunerokotasunean ekintzak egiteko ahalmen hutsari askatasun hitza ezarriko diote. Beste batzuentzat zerbait konplexuagoa izango da; kolektibo batean, aurreiritziak baztertuz, euren asmoak aurrera eramateko gaitasunari deituko diote askatasuna.

Batzuk aske sentituko dira euren bizitza osoan zehar, beste batzuek gorputzean bertan preso ikusiko dute euren burua.

Nik honakoa galdetzen diot nire buruari, nolako askatasuna nahi dugu euskaldunok? Zer nolako askatasun mailarekin bizitzera konformaturik gaude?

Gizakiok (eta bertan sartzen gara euskaldunok, nahiz eta badirudien batzuei ahaztu zaiela pentsatu eta sentitzen dugun gizabanakoak garela) askatasun psikiko, fisiko eta sozialaz gozatu behar genuke.

Psikikoa diot gure eskubideen jabe eta gure ideiak aurrera eramateko aske izan beharko ginatekeelako.

Fisiko diot aurrekoa betetzeko espazio natural orotan ibiltzeko eskubidea izan beharko genukeelako eta ez lau pareten artean gatibu.

Askatasun sozialaz dihardudanean  pertsona oro errespetatu eta berdintasunean oinarritutako sistema edo gizarte bat lortzeaz ari naiz, bere etorkizunaren burujabe izango dena eta besteen menpe egongo ez dena.

Euskaldunok  hiru dimentsio hauetatik at gaude oraindik eta  pausoak ematen jarraitu beharko dugu:

Askatasunean preso bizitzea bezain egoera lazgarriagorik ez dagoelako.

 

(Irakurri "Mugetan aske")