Igor Esnaola askatu dute

Egoera politikoa

Hiru egun inkomunikatuta eduki ostean, Igor Esnaola legorretarra aske utzi zuten epailearen aurretik pasa ere egin gabe. Asteartean atxilotu zituzten Aitor eta Igor Esanola anaiak eta ostiral arratsaldean askatu dute Igor. Antza denez, Aitor Esnaolak larunbat arratsaldean deklaratuko du epailearen aurrean.