Ordizia saretzeari ekingo diogu Marasma egunean

Gazte eta aske

Larunbatean, apirilak 30, erromeria eta afaria antolatu ditugu Ordiziako Marasma Egunaren baitan. Bertan, ondorioak zabaldu eta ondorioetan atera diren gaiak festarekin lotuko ditugu, hala nola, gazteen arteko harremana giro euskaldunean indartzea gure kulturaren parte diren trikiti eta euskal dantzekin.

Gainera, herriari kentzen saiatu ziren Oiangu parkean egingo da golf zelai elitista bihurtu nahi izan duten parajea gu guztiona dela aldarrikatzeko.

 

Festa ingurunea eta laguna errespetatuz eta kontsumo arduratsua bultzatuz egingo da. Afari meriendarako tiketak Herrikoan eta Kirkilen eros daitezke 5 eurotan.

Ordiziako Marasma saretzen eguna

Apirilak 30, larunbata

  • 17:00etan Herriko plazatik Oiangura trikitilariekin.
  • 18:00etan Bertsolarik (gaitzat Marasmako ondorioak dituztela).
  • 19:30ean Afari merienda. Segidan erromeria!

(Afaltzeko tiketak 5 eurotan Kirkil eta Herrikon)