Asteburu eta hilabete potentea, Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

Larunbatean, maiatzaren 14an, kontzertuak egongo dira Gaztetxean. Nafarroa 1512 (Arbizuko Street punkl taldea), Cancer de Cresta, Collapsed by Fate (Hardcore Metal talde gipuzkoarra), Potroberoak (Altsasuko punk taldea) eta El Canto del Moco taldeek parte hartuko dute AHTk kaltetutakoei laguntzeko jaialdian.

Maiatzean ere izango da zer ikusi, zer ikasi eta zertaz goza Ordiziako Gaztetxean. Asteburuan kontzertu jaialdia izango da lau musika talderekin eta sarrera 3 eurokoa izango da Abiadura Handiko Trenak kaltetuei laguntzeko asmoz.

Maiatzaren 18rako, asteazkenerako, Oiangu Bizirik! elkarteak hitzaldia eskainiko du 18:00etatik aurrera parkearen gaur egungo egoerari buruz.

Hurrengo astean, maiatzaren 25ean, Ibon Artola Euskal Herria Sozialistako kideak arabiar herrialdeetako iraultzen inguruko hitzaldia emango du, puri-purian dagoen gaia ulertarazten saiatzeko. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Gaztetxean.

Maiatzaren 27an, zinema antolatu dute Gaztetxean eta Hotel Rwanda filma emango dute. 1994ean herrialde afrikarra jo zuen jenozidioa kontatzen du pelikulak biktima baten ikuspuntutik.

Hilabeteko egitaraua amaitzeko, artistenentzako ikastaroa antolatu dute. "Stencil" teknika erabiltzen ikasi ahal izango dute maiatzaren 31n, 17:00etatik aurrera, Gaztetxera joaten direnek. Zer den "stencil" teknika? Plantillen bitartez paretak dekoratzeko modu bat da, asko erabili izan dena.