Asteazkenean, herri arabiarretako iraultzari buruzko hitzaldia Gaztetxean

EH ezkerretik eraikiz

Herrialde arabiarretan historia markatzen duten gertakariak ari dira gauzatzen. Ben Aliren diktaduraren aurka hasi zen Tunisian eta Egiptora zabaldu zen ondoren, eta bertan ere masek Hosni Mubaraken diktadurarekin amaitzea lortzen zuten.

Ondoren Libiaren txanda etorri zen. Gertakari hauek eragin handia izaten ari dira gainontzeko herri arabiarretan eta baita mundu osoan ere. Iraultza hauek inflexio puntu bat dira herri arabiarren historia modernoan. Herrialde bakoitzean nola adieraziko den eta zein erritmotan emango den jakiteko hainbat faktorek zerikusia dute baina prozesua orokorra da eta agintari arabiarrek ezingo dute egoera ezegonkor honetatik alde egin. Garrantzia berezia izango du Argelian eta Marokon gertatzen denak ere.

Komunikabide ofizialak eta inperialismoa zabaltzen ari diren informazioaren aurrean beharrezkoa da herri arabiarretako iraultzetan benetan gertatzen ari dena ezagutaraztea. Bertako langileen eta gazteen borrokek izugarrizko garrantzia daukate kapitalismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokan, eta ez bakarrik herri arabiarrentzat, baita mundu mailako kapitalismoaren aurkako borrokarentzat ere. Horregatik, iraultza hauetan zer gertatzen ari den ezagutzeaz gain oinarrizkoa da bertako masen borroka babestea.

Hemen, Ordiziako gaztetxean grabatutako BIDEOA.

Asteazkena, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan, Ordiziako Gaztetxean, hitzaldia Euskal Herria Sozialistaren eskutik.