AHTren aurkari baten kontra gaur Donostian egindako epaiketa muntaia poliziala

EH ezkerretik eraikiz

AHTren aurkari baten kontra gaur Donostian egindako epaiketan agerian geratu da herri-mugimenduak pairatu duen kriminalizazio eta jazarpen poliziala.

Gaur goizean  Donostiako epaitegian Goierriko AHTren aurkari baten aurka egin den epaikletan berriro ere agerian geratu da AHTren aurkako herri mugiimenduak pairatu duen kriminalizazio eta jazarpen poliziala. Gazte honen aurka Ertzaintzak altxatako muntaia poliziala agerian geratu da. Izan ere, epaiketa iragarri zenean fiskaltzak 6 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, Ertzaintzak gaztearen aurka "autoritateari atentatua" eta ertzain bati zauriak eragitea leporatuta; alabaina, azkenean "Desobedientzia" salaketa batengatik 9 hilabeteko isun-multan geratu da auzia. Epaiketaren jatorrian AHTren aurkako kontzentrazio bat daukagu: 2007ko abenduan Ordizian AHTren aurkako kontzentrazio baten aurka Ertzaintzak eraso egin ondoren, "autoritateari atentatua egitea" leporatuta atxilotu zuten gaztea.

Iskanbila gertatu zen egun hartan Ibarretxe lehendakariak ongi etorria eman zion Ordizian Filipinetako presidenta odoltsu Macapagal andereari; hori zela eta, AHTren aurkako kontzentrazioa egin zen eta polizia autonomikoa azkenean bildutakoen aurka oldartu zen kolpeka, baita presoen aldeko kontzentrazio baten aurka ere. Hori dela eta, gaur epaitu dute AHTren aurkaria eta 25 lagun inguruk elkartasun kontzentrazioa egin dute Donostiako epaitegiaren aurrean, "MUNTAIA POLIZIALIK EZ! ERREPRESIOARI STOP! AHT GELDITU!" lelopean. AHTren aurkako herri mugimenduak pairaturiko jazarpen poliziala eta kriminalizazioa agerian geratu da.

Informazio gehiago.