Udalerri euskaldunen eguna, ekainaren 4an Bergaran

EH ezkerretik eraikiz

Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da. Aurten, Gipuzkoako udalerriei dagokie egun hau antolatzea. Hori horrela, Bergarako Udalak bere gain hartu du lan eta jai egun hau antolatzeko ardura.

 

Bergarako UEMA eguneko batzordeak "Euskarak har dezan arnas" hartu du lelo gisa.  Eta Oskorriren abesti hark esaten zuen bezala… bada garaia euskarak har dezan arnas.

2011ko UEMA egun honetan euskarak arnasa hartzeko dituen tokiei eman nahi diegu garrantzia. Euskarak Bergaran, Adunan, Aramaion eta Leitzan arnasa hartzen du, baita beste hainbat udalerritan ere, eta hori da UEMAk aldarrikatu nahi duena: euskararen arnasgune diren lekuak zaindu eta babestu egin behar dira.

Aldarrikapen horrekin hasi nahi dugu 2011ko UEMA egun hau, baina hori baino gehiago ere bada, jai eguna ere badugu.

Jai izaera horretan hainbat ekintza antolatu ditugu:

10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.

11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.

12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.

12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.

13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.

14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.

15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.

16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...

18:00 Dantzaldia, Erlaxi taldearekin.

23:00 Kontzertua, gaztetxean.

Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat (12 urtetik gorakoak) eta umeentzat  (12 urtetik beherakoak) 10 euro. Txartelak erosteko aukera izango duzue 946 27 91 95 telefonora deituta edo Bergarako ohiko tokietan.