Mikel Laboari omenaldia Iñaki Salvador donostiarraren eskutik

Ordizian bertan

Datorren hilaren 10ean, Iñaki Salvador pianojole donostiarrak kontzertua eskainiko du gaueko 22:15ean Barrena kultur etxean Kimetz emakume elkarteak antolatuta. Bertan elkarte honek eginiko literatur lehiaketaren sari banaketa egingo da.

Kontzertu honen bidez Salvadorrek orain bi urte zendu zen Mikel Laboa musikari gipuzkoar handia omendu nahi du.

Iñaki Salvador Laboaren musika-lagun izan zen 25 urtetan eta kontzertu eta grabazio ugaritan elkarrekin jo zuten. Haatik , hainbat saio eman ditu honen memorian eta Ordiziakoaren bidez beste behin gogora ekarri nahi ditu Laboaren hitzak. Honen abestiak joko ditu bere estiloan eta inprobisazioaz lagundurik, baina betiere Laboaren kutsua mantenduz.

Goierritar orori bertara gerturatzeko gonbita egiten zaio, Laboak hain ezagun egin zuen "Izarren hautsa" kantak dioen esaldia "…gure sustraiak lurrari lotuz…" jarraituz Laboak errotutako sustraiak mendeetan euskaldunon memorian manten daitezen.