Autodeterminazioa aldarrikatzeko mosaiko jendetsua antolatu du Nazioen Munduak Larraitzen

Egoera politikoa

Nazioen Mundua taldeak, Erabakitze Eskubidearen Aldeko herri-ekimen idiazabaldarrak, ekimen ikusgarria antolatu du datorren uztailaren 2rako, larunbaterako.

2.000 lagun baino gehiago bildu nahi dituzte Abaltzisketan, Larraitzen, Txindokiren magalean, mosaiko erraldoi eta mugikor bat osatzeko. Mosaiko horrek erabakitzeko eskubidea irudikatuko du.

Baina hori dena jai-giroan egiteko, bazkaria emango dute eta musika emanaldiak ere egongo dira.

Hitzordua hamarrak aldera izango da Larraitzen, baina horren aurretik, datorren ekainaren 8an, Nazioen Munduak bilera irekia deitu du mosaikoaren nondik norakoak prestatzeko. Batzarra 19:00etan izango da Idiazabalgo Pilarrenean.