Ordiziak egurra eman dio Beasaini Finlandiako Desapiyuan

Gazte eta aske

Ordiziarrek, beste behin ere, beasaindarren gainetik daudela erakutsi dute. Oraingoan, telebista saio batean izan da, ETB-1eko Finlandia saioan egindako norgehiagokan. Gaztetxeak 25 urte beteko dituela eta, gaztetxekoak joan ziren beasaindarrei aurre egitera eta ikusgarria izan zen amaiera.

Julian Iantzik esan zuen moduan, "Azak bareen gainetik!" geratu ziren proba xelebrea egin ondoren, txokolatea lehenago amaitzea lortu baitzuten. Hala ere, ordiziarrek Ormaiztegiko txakurrarena egin behar izan zuten, harrapatu eta pasatu, ia proba osoan atzetik ibili ziren eta. Baina behar zen momentuan, azkar azkar txokolatea edaten hasi eta beasaindarrek baino lehenago amaitu zuten lapikoa.