Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak gose greba hasi du

Askatasun ahotsa

 

Euskal Herria aro politiko berria bizitzen ari den honetan, bai Espainiako bai Frantziako gobernuek beraien baitan jarraitzen dute, espetxe politika ankerrarekin.

Argi eta garbi ikusten da Ekain Mendizabal Ordiziako preso politikoak eta bere senideak jasaten ari diren ezjakintasun egoera.

Frantzian sei urteko kartzela zigorra ezarri diote, hortaz, kondena ekainaren 30ean beteko du, eta Frantziatik kanporatua izango da. Baina Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan uztearen beldurrez eta horrek ekarri dezakeen inkomunikazio egoera, tortura… ikusirik, ekainaren 20an, astelehenean, gure lagunak gose greba hasi zuen salaketa moduan.

Horregatik, animatzen zaituztegu hileko azken ostiraleko kontzentrazioan parte hartzera, ekainak 24 arratsaldeko zortzietan, Ordiziako plazan.

ENTREGARIK EZ!

EUSKAL PRESO POLITIKOAK EUSKAL HERRIRA!