Poliziaren jazarpena Ordiziako Gaztetxean

Gazte eta aske

 

Bart gauean, herritarrez jantzitako bi ertzain inongo identifikaziorik gabe Gaztetxera sartu ziren musika altu zegoela argudiatuta. Segidan, bertan zeuden gaztetxeko bi kideek bolumena jaitsi zuten oztoporik jarri gabe.

 

 

Musikaren aitzakia baliatuz, euskal presoen argazkiak begiztatu eta barruan jarrita zeuden kartel batzuk kendu zituzten. Ondoren, bertan zeuden hiru adingabeko identifikatu eta beste sei agente agertu ziren denak uniformaturik, furgona eta guzti. Hauek, hainbat argazki atera zituzten Gaztetxeko paretetan zeuden pegatina eta kartel batzuei, baita presoen argazkiei ere.

Goiko pisua erregistratu eta mehatxuen artean, epaileari bertan aurkitutako datuak (argazkiak, kartelak…) bidaliko zizkiotela jakinarazi zieten, ondorioak epailearen eskuetan utziz.

Amaitzeko, Euskal Herriko pertsona orori dei egin nahi diegu, horrelako erasoei gogor erantzuteko eta tinko mantentzeko.