Uztailaren 2an, zerutik ikusiko da autodeterminazioaren aldarrikapena

Egoera politikoa

Uztailaren 2an, larunbatean, 10:30etik aurrera, 2.000 lagunetik gora elkartu behar dira Larraitzen Euskal Herrian inoiz egin den pertsonez osatutako mosaiko handienean. Autodeterminazioa aldarrikatzeko sekuentzia osatuko dute Txindoki magaleko zelaietan.

Aldarrikapenarekin amaitu ondoren, festa hasiko da. 14:30ean herri bazkaria antolatu dute Abaltzisketako frontoian, joan nahi duenak eskuragarri ditu txartelak Goierriko tabernetan eta ohiko saltokietan. Kantu bazkaria izango da, txaranga egongo, bestelako musika, bertsolariak eta beste hainbat gauza giroa alaitzeko eta egun borobila izateko.