Somos una gran movida

Iritziak

Egozentrismoa. Egoismoa. Magisteritzako ikasketak itten aittu nintzen garaien, behin irakasle batek bi kontzeptu hauen esanahien arteko ezberdintasune azaldu zigun. Egozentrista bere burungan bakarrik pentsatzen dona da, asko jaso ta batez ematen dona, onura pertsonala bakarrik bilatzen dona eta eztana konturatzen horrek bestengan dauken eraginez, nagusiki negatiboz. Egoista, aldiz, bere burungan bakarrik pentsatzen dona da, jaso ta batez ematen dona, onura pertsonala bakarrik bilatzen dona, baño aldiz, horrek bestengan dauken eraginez konturatzen dana, nagusiki negatiboz, ta hau natural hartzen eta onartzen dona.

 

 

Chirria.

Hasteko, ta jarraitzeko, zer da "bere burungan" bakarrik pentsatzea? Posible da? Zer da asko jasotzea? Ta batez ematea? Ta bateze, zer da konturatzea edo ez konturatzea? Inporta izatea eta ez inporta izatea? Nun dare mugak? Bakoitzai gogok ematen dion tokin.

Bart gauen, beste hainbat gau, egun ta atsaldetan bezela, lagun batzukin kontzeptu bakoitzak norberantzat dauken esanahien ingurun hizketan attu giñen. Ke mobida. Ta hortik abiauta... zer da egie? Errealitatea? Dependentzie? Zer da kontzeptu bakoitzak esan nahi dona? Norberak uste dona da balio don bakarra? Gehienak pentsatzen dona da onartu behar dan bakarra?

Letra batzuk besten atzetik jartzen dittugu, soinu bat ematen diogu horri ta testuinguru bakoitzen esanahi (minimo) bat ematen diogu. Hortik aurrea bakoitza libre da nahi don bezela ulertzeko.

Zer da libre? Zuk eta nik ezteu erabat berdin ulertuko. Ta hemen gare horrek ta beste hainbat hitzek esan nahi ote duena orokortzen, denok berdin ulertu ta sentittuko bagenittuzke bezela. Denok berdine nahiko bagenu bezela. Nahiz ta akaso badakigun (ta askotan ahazten zaigun) bi pertsonak eztuela ehuneko ehunen berdine sentitzen (edo pentsatzen, edo ulertzen, nahizun bezela), modu berdinea. Eta pertsona batek hitz bakoitzei ematen dion konnotazioa aldatzen doala jakinda. Edo ez?

Izaki sozialak gea, gehio edo gutxigo, bakoitza bere modun, ta hor sortzen die gatazkak ta kontraesanak (zer da kontraesana?). Burugogorrak gealako baita. Bakoitzak ulertzen dona ta sentitzen dona existitzen dan egi ta errealitate bezela onartu behar dittugu, baño ez bakar edo onargarri bakar bezela. Baño ze puntutaño? Hortxe galdera, beste bat. Nik pertsonalki onartu deiket gauza batzuk ez berdin ulertzea, argi dao, baño kontzeptu hoien esanahietik abiatuta batzuk itten dittuen ekintzak (errealitatea diela baita) eztittut onartzen, nahiz ta ulertzea iritsi deiketen, edo ez. Adibide bezela, nahiko barnerauta daukeun kontzeptu bat "terrorismoa" da, já! tortura ez da terroismoa? Segun zeinentzat...ezta?

Leheno esan det burugogorrak izan bageala, ta izan behar da, baño ze puntutaño? Noiz arte edo noa arte eon behar gea "erre ke erre" gurekin? Egoismoa? Egozentrismoa? Onura kolektiboa? Koherentzi falta? Egoskorkerie? Segun zeñentzat...ezta?

Nere ustez behintzet argi daona da, lehenau idatzi detena, bakoitzak ekintza, kontzeptu, jarrera, begirada, sentimendu... bakoitzai esanahi ezberdine topatzen diogula, interpretazio ezberdinek itten dizkiogula, eta hauek pertsona, testuinguru ta denboran zehar aldakorrak diela. Baita errealitate eta egi, existitzen dien heinen. Nahiz eta askok oinarri antzekoa konpartittuko deun, hortaze kontziente izan behar gea, ezberdintasunetaz. Baño kooontuuzz!! Gurea ez da egi bakarra, errealitate bakarra, ona dan bakarra (zer da ba "ona"? Kristautasunek eta nik adibidez, ezteu berdin ulertzen). Noski baita badala, baño ez bakarra.

Hortik aurrea ya... gauza guztitan bezela, bakoitzak egokina ikusten dona edo ahal dona edo nahi dona ingo do. Auskalo ze pasakoan, bestei negatiboki eragiten ez diogun bitarten.... posible da?

En fin, que somos una gran movida.