Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarra, libre

Askatasun ahotsa

Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak zigorra bete du Frantziako Estatuan eta Madrilgo Barajas aireportura iritsi da gaur. Ordizian ongietorria egingo zaio Plaza Nagusian.

Madrilgo aireportuko T-2ra iritsi da gaur arratsaldean eta bertan zituen zain Ordiziatik harrera beroa egitera joandako lagunak.

Frantziako Poliziak atxilotu zuen 2006an eta Epaitegiak sei urteko kartzela-zigorra jarri zion. Fresneseko presondegian egon da gaur arte, etxetik 1.000 kilometrora.

Ostiralean, bestalde, Euri Albixu preso politiko segurarra askatuko dute 10.000 euroko bermea ordainduta Leongo Mansilla de las Mulas espetxean.