Epaiketa politikoen kontrako manifestazio nazionala larunbatean, uztailaren 2an, Donostian

Egoera politikoa

Manifestazio nazionala egingo da bihar Donostian 'Epaiketa politikorik ez, aterabideak aurrera' lelopean. Antiguako tuneletik abiatuko da martxa, 17:30ean. Besteak beste, Gernikako Akordioa sinatu duten eragileek eta hirurogeitik gora pertsona ezagunek babestu dute ekimena.

 

 

Atxikimendua eman duten herritarren artean daude EAJ, EA, Aralar eta ezker abertzaleko hainbat buruzagi historiko; besteak beste, Xabier Arzalluz, Iñaki Zarraoa eta Ramon Labaien jeltzaleak; EAko Carlos Garaikoetxea, Unai Ziarreta, Rafa Larreina eta Angeles Iztueta. Ezker abertzaleko Tasio Erkizia eta Itziar Aizpurua; Ezker Batuko Javier Madrazo; ELAko Jose Elorrieta. Haiekin batera beste hainbat pertsona ezagun agertu dira manifestazioaren alde, tartean Bernardo Atxaga, Iñaki Perurena, Joxe Azurmendi eta Maialen Lujanbio. Herrialde Katalanetako Josep Lluis Carod-Rovirak, Toni Strubellek, August Gil Matamalak eta Vicent Partalek ere egin dute bat ekimenarekin.