Gazara doan askatasunaren ontzidiari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

Askatasun ahotsa

Gazara bidean zihoan Askatasunaren flotilla Grezian bahitu dute. Gernika itsasontzia Kolymvariko portuan dute inmobilizatuta, pasa den ostiralean Greziako Gobernuak dekretuz hala erabaki zuenetik. Hori dela eta, hainbat kontzentrazio eta mobilizazio burutu dira Euskal Herriko txoko ugaritan. Ordizian, ostegunean, hilak 7, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Olano tabernaren parean. Palestina askatu!