Guti-Argaiz eta Otegi-Otegi eskupilota txapelketa herrikoiko txapelaren bila, ostiralean

Ordizian bertan

Ostiral honetan, uztailaren 15ean, 20:30etik aurrera jokatuko dira Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako V. Eskupilota Txapelketa Herrikoiko finalak Beti–Alai pilotalekuan.

A ligan Guti-Argaiz eta Otegi-Otegi izango dira txapelaren bila arituko diren bi bikoteak. Aurreko astean jokatutako finalerdietan Guti-Argaiz bikoteak 22-21 emaitzaz garaitu zuen Iztueta-Alar bikotea eta Otegi-Otegi bikotea 22-18 gailendu zitzaion Luzuriaga-Garcia bikoteari.

B ligan, aldiz, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoteek jokatuko dute finala, hurrenez hurren Muñagorri-Matxain (22-10) eta Gari-K2 (22-12) bikoteak garaitu ondoren.

Finalerako ekitaldi berezia antolatu dute. Sagardo kupela, trikitilariak, apustuak eta kaletako txapelketa bat izango dira. Frontoira afariarekin joateko deia egin diete herritar guztiei.