Torturaren aurkako kafe tertulia txozna gunean

Gazte eta aske

Uztailaren 18an, astelehena, 18:00etan, txozna-gunean torturaren aurkako kafe-tertulia izango da "Por - Beldurra" dokumentala eta Karlos Ioldirekin. Tertulia, aste honetan zerhar, hainbat gai jorratuz egunero txozna gunean antolatutako ekimenetako bat da.

 

Beldurra

Momentuko sufrimendua izateaz gainera, torturak berau jasan duen pertsonen bizitza baldintzatu dezake, ezabatzeko zailak diren trauma nahiz beldurrak sorrarazi ditzakeelako. Mireiak, Jorgek eta Ramonek urteetan torturak pairatu ostean haien bizitza zelakoa den kontatzen digute.