Gaztetxeko Izar Gorri eta errondailako Elias aurtengo txupineroak

Ordizian bertan

Plaza lepo, ordiziarrak udaletxeko balkoira begira, Igor Eguren alkateak bertsoa, errondailan 50 urte daramatzan Eliasek bi hitz: Gora errondaila! Gora Ordizia! Txupinazoa bota eta festa! Burrunbazale txarangak zerabilen Ordiziarrak gera abestiarekin festa lehertu zen plazan. Gaztetxeko Izar Gorriri ere tokatu zitzaion txanda, hark 50 urte ez, baina 25 urte bai baitaramatza herriko gazteen artean saltsan.