Ordiziako Ahotsaren argazki lehiaketa

Ordizian bertan

Ordiziako Ahotsak argazki-lehiaketa antolatu du uda honetan. Uda osoan ateratako argazkiak aurkeztu beharko dira irailaren 21a baino lehen, eta gero, adituen epaimahaiak eta erabiltzaleek, Interneteko sare sozialetan, bi irabazle hautatuko ditutze. Bi irabazleek saria jasoko dute.

Gaia librea izango da: mendia, hondartza, jaiak... Gainera, berdin baloratuko da Finlandian ateratako argazkia edo Lazkaomendikoa, udan ateratakoa izatea da baldintza bakarra, oporretan egon ala ez.

Argazkiak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -en jasoko ditugu eta epea amaitzen denean argitaratuko ditugu, bai webgunean bai sare sozialetan.

Animatu eta parte hartu!