Ordiziarrek babesa eman diote Kukutza Gaztetxeari

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxeak deituta, manifestazioa egin dute gaur Ordiziako kaleetan zehar Bilboko Kukutza Gaztetxearen desalojoa salatzeko eta elkartasuna adierazteko. Gaur goizean sartu da Ertzaintza indarrez 13 urtez bizirik egon den gaztetxean eta itxi egin du, bidean harrapatzen zuen guztia txikitu eta gero. Bertan erresistentzia egiten ari zirenak atxilotu dituzte eta egun osoan Gaztetxearen inguruan, Bilboko Errekalde auzoan, gaztetxea babesten saiatu diren herritarrak jipoitu dituzte.