'El Drogas'ek eta 'Kutxi'k ere plana egingo dute Ordizian urriaren 22an

Gazte eta aske

Barricada eta Marea taldeetako abeslariak Motxila 21 taldearekin batera arituko dira, ahal duten guztietan egiten duten moduan, urriaren 22an, Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko jaialdian, antolatzaileek jakitera eman dutenez. Motxila 21 taldearen kontzertua 18:00etan hasiko da Plaza Nagusian.

 

Motxila21 down sindromea daukaten 12 gaztek eta 7 bolondresek osatutako musika taldea da, musikarenganako amodioaz ta oztopoak gainditzeko sortutakoa.

Jendeak, askotan galdetzen du Motxila21en esanahiaz. 21.kromosomari pisatzen dion motxila da down sindromea daukatenen izakera definitzen duena. Eskenatokian dibertitzeko gai diren eta musikaren bitartez emozionatu daitezkeen pertsona talde bat da Motxila 21.

Taldea orain dela 5 urte sortu zen Mari Joseren (Klarinetea), Borjaren (down sindromea) amaren eta Ainhoa (akordeoia) Aintzaneren (down) ahizparen ekimenari esker, biek gutxitasuna dutelako eta musikarenganako kezka agertzen zutelako. Proiektura Mikel Barrenetxea (platerak), Maribi (Tinbala) eta Ainhoa (Baxua) elkartu ziren. Perkusioan (bonboa, kajak eta tinbalak) Mikel, Aitor, Igor, Ibai, Gonzalo, Ramon, Lorea, Leire (abeslaria, dantzaria) eta Diego daude, saxoetan Borja, Iñaki eta Aintzane.

Horiekin batera, 'El Drogas' (Barricadako abeslari eta baxu jotzailea) eta 'Kutxi' (Mareako abeslaria) aritzen dira ahal duten guztietan eta Ordizian ere izango dira.