Irribarre bat :)

Gazte eta aske

Pasa dan Urrin 22n Ordiziko Gaztetxen 25.urtemuga ospatzeko in zan jaialdie earra izan zan. Edozein txokotan antolakuntzan dabilen edozeñ izangoa konstiente ze nolako lana ta antolakuntza eskatzen don holako zeoze ittek.

Jende batek pentsau deike azken fiñen parranda bat bakarrik izan zala ta oi gustatzen zaigula, parranda, desfasea. Baño guk beste gauza bat pentsatzen deu, ta hauxe da: ordizin ikusi zana antolakuntza baten isla izan zala, pertsona talde bat elkartzena, zerbait proiektatzena, eztabaidatzena ta nahi dan oi lortzeko behar dien errespontsabilitatek hartzena. Ta bai, parranda egune izan zan, baño 25 urteko lanketa bat ospatzeko modu aproposa zan, dantzan ta irrifarrez.

Lehen aipautako ezaugarri hoiez gain, beste gauza bat ba da, baita oso garrantzitsue, ta hoi jende ezberdinen laguntza ta inplikazioa da. Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez, gaur egun asanbladan egunerokotasun baten parte hartzen ez dezuen eta egun hau aurrea atatzen lagundu dezuen denai. Barratan eon zineten jendei, muntaketan eon zinetenai, bazkarie prestatzen eon zan etxekoandre fin horri, Porrotxen marrubizko muxui, Motxila 21ekok eman ziguen bizitzako lekzio horri, frontoi bete jende dantzan jarri zuten musika taldei… mila esker gure partez. Ze izane, antolakuntza ta errespontsabilitatek beharrezkok dien bezela, zuek erakutsi diguzuenare beharrezkoa da. Borondatez ta gogoz lanen eon zan pertsona orok merezi do errekonozimendue, bakoitzak bere modun aportatzen dola jakinda.

200 pertsona lanen eon ginen egun hartako ta herriko pertsona askongandik jaso genun erantzun positibok asko poztu ginttun. “Jendek gogoa dauke ta prest dao” jaso genun ta oi benetan erabat pozten gattun sorpresa da. Beraz, eskerrikasko horrekatike. Jakin baita gaztetxeko atek zabalik darela edozein ideia konpartitzeko.

Gazte asanbladan izenen animok eman nahi dittugu lanen dabilen edozeñi eta baita lanen hasi dan edozeñire. Askotan neketsue izan deike baño momentu asko alaitzen dittu. Beraz oixe, burue astindu ta martxan jarri. Ez bakarrik ospakizunek antolatzeko noski, baita gai ezberdinen ingurun hausnartzeko, puntu beltzak identifikatzeko ta hauei alternatibak bilatzeko, espaziok birdefinitzeko, auzolana ta elkartasune potenziatzeko... lan asko dau itteko aurretik!

Gure partetik urrin 22e irrifar batekin ta eskerrez beteta gogorauko deu, aupa gaztek!