Mikel Kortak Ordiziako Gaztetxeari emandako erantzuna

Askatasun ahotsa

Aupa gazteak!!!

Zuek zuen fundamentu eskasaz hitz egiten zenuten gabon aurretik idatzi behar zenutelako eta azkenean urtarrilaren 20an bidali zenutelako gutuna, imajinatu nola sentitzen naizen ni irailaren 30ean erantzuten.

Semeagatik jakin izan det, beste jende askok ere idatzi dit zuen dinamikarekon harrituta eta pozik, ekitaldi pila egin duzuela urtean zehar 25.urtemuga ospatzeko.

Ingelesez ez dakit nola esaten den baina telebistako grazio zuzen horretan (lip-dup) kriston talde pilak hartu zutela parte esan didate ere.
San Silbestreko korrikaldiko argazkiak ere jaso ditut, Cdaren notiziak ere,…

Nere aportazioa? Lehenik eta behin esan behar dizuet ez detela inongo eskulanik egiten. Ikasten ari naiz eta honetan, kirola, gutunak,… denbora joaten zait.

Nere egoeraren inguruan zer esan:

  • 18/98ko sumarioan kondenatua. 7urte t’erdi.
  • 6 hilabete inguru egon nintzen prisio probisionalean. Barajasen detenitu ninduten Mexikotik bueltan netorrela. 3egun komisarian, deklarazorik ez nuen egin ez komisaldegian ez epaile aurrean, baina barrura 2000ko otsailaren 2an. “Mecagüen dios”. Uztailaren 11an probisionalean atera.
  • Epaiketa luzeena jasan ondoren 2008ko azaroaren bukaera aldera berriro detenitu. Intxaurrondora, handik Soto del Realera, gero Alcala Mecora hilabete bat. Mecon gabon gaua eta eguberria, Valdemoron urte zaharra eta berria eta errege eguna gaur egun nagoen Leongo kartzelara.
  • Hemen 14kide gaude. Orain arte binaka banaturik. Orain dela gutxi launaka jarri gaituzte eta horrela gaude. 1.moduloan 4, 9.moduloan 4, 10.moduloan 3neska eta 11.moduloan 3neska.
  • Kartzen hau nahiko lasaia da eta beste batzuekin konparatuz nahiko gertu. Ezin gehiegi kexatu beraz.

Batallitak:

Nere gazte garaian “Amets-bide” izena zuen elizaren lokal batean elkartzen ginen. Guk Oargi deitzen genion, ez dakit zergaitik. Francoren garaiak ziren hasieran baina bere heriotza bertan ospatu genuen.

Dinamika dexente zegoen. Gazteen astea antolatzen hasi ginen. Agian ekitaldi potenteena Oiangu 76 deitu genion musika jaialdia. Guardia ZIbilez  inguraturik egin zena. Ikurriña bat agertu zen eszenarioan eta tentsio handiko momentuak izan ziren.

Beste aldetik Euskal Jaietan ere laguntzen genuen. Garai haietan ez zuen Udaletxeak antolatzen, herriko jendeak baizik.

Ordiziko festetan ere urtero karrozak egiten genituen. Gezurra badirudi ere, orduan ez zegoen gaur egun dagoen zentsura. Hau da, Udaletxean bozetoak aurkeztu beharra beraien baimena jasotzeko. Karrozak, gureak, nahiko eskandalosoak ziren.

Bestela zuekin alderatuz, ez zen diferentzi handirik egongo. Gurasoek ez zuten nahi gu halako lokal batean ibiltzea. Zurrumurruak eta gaizki-esaka iraunkorra zen eta zuek bezela paso egiten nuen eta herrian genuen dinamika zen txorrada horiei aurre egiteko modu hobe eta eraginkorrena.

Txaskarrilo bat: Gaztetxea izan baino lehenago egonda nago lokal horretan, mediku-etxea zenean. Mediku hura nahiko parranderoa zen eta halako batean bere etxean bukatu genuen espuelaren-espuela botatzen. Banuen argazki bat, ea aurkitzen deten.

Bueno neska/mutilek INTSUMUXUAK ETA ONDO BIZI!

ALAITASUNIK GABEKO IRAULTZA GORRINGORIK GABEKO ARRAUTZA.

Mikel Korta