Posta bidezko botoa emateko eskaera azaroak 10 arte

Egoera politikoa

Eskaera pertsonalki egin behar da Correoseko edozein bulegotan, Espainako NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta. 2011ko azaroaren 10era arte. Gaixotasuna edo ezgaitasuna izatekotan, mediku-ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko da; hala, eskaria notarioak edota kontsulak baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du, eta ordezkari horrek ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

Eskariarekin batera, kasu honetan, mediku-ziurtagiria eta aipatutako baimena aurkeztu beharko dira. Eskaera onartzen duen Correoseko langileak onartutako eguneko data eta ordua dituen zigilua ipiniko du, bai dokumentuaren goiburuan, bai bidalketa ziurtatuaren onarpena egiaztatzen duen dokumentuan. Interesatuak berak itxiko du kartazala; ez du, gainera, frankeorik beharko, doakoa delako.

Hautesleek botoa bidaltzeko: azaroaren 16ra arte

Etxean dokumentazioa jaso ostean, hautesleak gutun-azal eredu ofiziala aurkeztuko du; bertan, Hautesle Erroldako izen-ematearen egiaztagiria eta hauteskundekoa izan beharko dira. Azken gutun-azal horretan sartuko da Amaiur hautagaitzarako boto-orria, Espainiako Correosen edozein bulegotan, 2011ko azaroaren 16ra arte. Bidalketa ziurtatutako posta moduan egingo da, urgente eta doan.

Informazioa www.amaiur.info web-orritik atera dugu.