Udaletxeko ateak irekiko dituzte azaroaren 5ean, larunbatean

Ordizian bertan

Ordiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. 'Hartu hitza, piztu Ordizia!' izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da.

Ordiziako herritar oro dago gonbidatuta ekimenean parte hartzera. Gainera, ez da izena eman beharrik (haurtzaindegiko zerbitzua erabiltzeko soilik eman behar da izena aurretik) eta edozein herritarrek norbere izenean edo herriko talde edo elkarteren bateko kide gisara parte hartu ahal izango du.

Oinarrizko arloen inguruan hitz egin, ideiak bota eta ekarpenak egiteko aukera eskainiko dio horrela Udalak herritarrari.

Larunbatean, azaroaren 5ean, 10:00etan hasiko da parte-hartze ekimena  eta 13:30erako amaituta egongo dela aurreikusi dute.

Talde-dinamikak egingo dira herritarrei hitza emateko. Interesen arabera banatuko dituzte herritarrak taldeka. Gazteria, Euskara, Garapen iraunkorra eta mugikortasuna, Kirola, Sustapena, garapena eta merkataritza, Kultura, Partaidetza eta komunikazioa, Berdintasuna, Ongizatea eta Hirigintza izango dira sailak eta bertaratzen denak horietako bat aukeratu eta horren inguruan duen iritzia emateko aukera izango du.

Ekimenean parte hartu nahi duten gurasoek, haur txikiak dituztenek (3-8 urte artekoak), haurtzaindegi zerbitzua izango dute eskuragai. Azaroaren 2a baino lehen eman behar da izena haurrak haurtzaindegian utzi ahal izateko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -n ala Barrenan (943 80 56 30).

Ekimenari buruzko informazio gehiago, hemen eta hemen.