"Azaroaren 20an ez dadila independentista bat bera ere geratu bozkatu gabe"

Egoera politikoa

Lortu dugu! Pasa den larunbatean lepo bete genuen Anoetako belodromoa (15.000 pertsona baino gehiago), momentu historiko honek merezi duen moduan. Ikusgarria izan zen belodromoko panorama eta egoerak eskatzen zuen tamainako hitzaldia eskaini zigun Amaiur koalizioaren Kongresurako hautagai nagusiak, Iñaki Antiguedadek.