Ostiralean amaituko da udaletxeko aholku batzordeetan izena emateko epea

Ordizian bertan

Ostiral honetan, azaroaren 18an, amaituko da Ordiziako Udalak, delegazioetako Aholku Batzordeetan izena emateko ireki duen epea. Dakizuen bezala, udalaren asmoa, erabaki-guneak ahalik eta gehien zabaltzea da eta horretarako ezinbestekoa da herritarrek erabaki-gune horietan parte hartzeko aukera izatea.

Gaikako batzorde, talde, kontseilu edo komisioen helburua horixe da: herritarrek, udaletxeko teknikari, zinegotzi eta gainerako alderdi politikoetako ordezkariekin batera, delegazio bakoitzaren nondik norakoez hausnartu, eztabaidatu eta erabakiak hartzeko gune bihurtzea.

Aholku Batzorde asko lehendik zeuden eratuta baina gehienetan eragile jakin batzuek soilik hartzen zuten parte. Oraingoan, udaletxeak gaian interesa duen eta batzordekide izateko konpromisoa hartzeko prest dagoen ordiziar orori ireki nahi dizkio ateak. Beraz, ostiral honetarako, eman izena gehien interesatzen zaizun gaiaren batzordean, herritarron partaidetza baita udal ekimenaren oinarri sendoena.

Izena emateko: goizez Udaleko Harreran 943 88 58 50 / arratsaldez Barrena Kultur etxean 943 80 56 30 edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan.

Hona hemen izena emateko batzordeak eta batzorde horien hurrengo bilera noiz izango den:

Batzordea
Data
Partaidetza eta komunikazioa
Azaroak 21
Gazteria 
Azaroak 22
Euskara
Azaroak 23 
Kirola 
Azaroak 30
Berdintasuna 
Abenduak 13 
Hirigintza 
Abenduak 14 
Kultura 
Abenduak 15
Ongizatea 
Abenduak 20 
Agenda 21 Foroa 
Azaroak 30