Euskal presoen aldeko dendarako bigarren eskuko gauzak biltzen ari dira

Askatasun ahotsa

Egin Dezagun Bidea ekimenak abenduaren 16an eta 17an euskal presoen alde antolatuko duten herri dendarako arropa eta bigarren eskuko gauzen bilketa egiteko deialdia zabaldu du.

"Egungo espetxe-politikak, eta bereziki dispertsioak, eragiten digun diru-galerari aurre egiteko asmoz", aurten ere herri-denda antolatuko dute Ordiziako Plaza Nagusian abenduaren 16an eta 17an.

Bigarren eskuko artikuluak jarriko dituzte salgai: jantziak, liburuak, diskak... Beraz, salgai jartzeko moduko horrelako ezer izanez gero, lehenbailehen Herrikon edo Larratxan uzteko eskatu du Egin Dezagun Bidea euskal presoen eskubideen aldeko ekimenak.