Pertsonaren osotasunerako eskubidea dugu, baita askatasunekoa, berdintasunekoa...

Udal txinpartak

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eguna da. Emakumeen aurkako indarkeria, mundu guztian gehien  urratzen den giza eskubidea dugu.

Aurten ere indarkeria matxista gaitzesteko kanpaina antolatu dute Udaleko Berdintasun arloak eta Kimetz Elkarteak elkarlanean.

Urte osoan zehar hainbat egitasmo jorratzen dira emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, gure gizartean tratu onak heda daitezen, eta egitasmo horien artean, aste honetako kanpaina dugu. Horregatik, PUNTU LILA,  emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko sinboloa, zabaldu da Ordiziako komertzio, taberna eta zenbait elkartetan, leku ikusgarri batean jartzeko asmoz.

Horretaz gain, azaroaren 25erako, Kimetz Emakume Taldeak, Udalaren babesarekin, antolatutako ekintzak hauek izango dira:

  • Goizeko 11:15ean: HERRITARREN GIZA KATEA Altamiratik aterata, Ikastola eta Oianguren Ikastetxeetako gazteek eta nahi duen herritar orok hartuko du parte. Bukaera Plazan Nagusian izango da, eta han, Igor Eguren alkateak eta Ainhoa Mujikak bertso batzuk botako dituzte eta Udalaren adierazpena irakurriko da.
  • Arratsaldeko 18:00etan, Delikatuzen, NAGORE BIDEO FORUM-a: Sinesten zuena eta justua iruditzen zitzaiona defenditzearren hil zen emakumea (Helena Taberna 2010, 77 min.). Itziar Gandiagaren eskutik, Genero indarkeriaren gaietan aditua.
  • Arratsaldeko 20:00etan, Nikolas Lekuona Plazan:  Elkarretaratzea “EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ!” lemapean.  Irati Goikoetxeak olerki batzuekin eta Edurne Gutierrezek Udalaren adierazpenaren irakurketarekin bukatuko da ekitaldia.

Informazio gehiago

Hala, Udalak eta Kimetz emakume-taldeak dei egin die herritar guztiei antolatutako ekimenetan parte hartzera.